Zure pribatutasuna errespetatzen duen euskarazko e-mail zerbitzu segurua.
Erabat euskaraz den lehen posta zerbitzua: bezero arreta, web interfazea, laguntza dokumentuak, bezero-gunea, .EUS helbidea, ...
Gure posta zerbitzuak datuen pribatutasun eta segurtasuna bermatzen du: iragarkirik ez, trackingik ez, komunikazio zifratuak, etab.
Web bidezko posta elektroniko azkarra, IMAP eta POP3 sarbidea, egutegi praktikoa, helbide-liburua, berbideraketak eta askoz gehiago.
Zure posta elektronikoa .EUS domeinuan izateko modurik onena: ni.eus domeinuan edo, Premiun planen kasuan, zuren gustoko .EUS domeinuan.
Sakeleko telefonoan zure gustuko posta elektroniko aplikazioa erabili dezakezu, baina webmail zerbitzura sartzeko aukera ere baduzu.
Zure postontzia garbi mantentzeko teknikarik aurreratuenak erabiltzen ditugu. Ez galdu denborarik zaborra kudeatzen, zure segurtasuna zaintzen dugu.
Zure postontzira sartzeko protokolo eta tresna ohikoenak eskaintzen dizkizugu, posta zuretzat egokiena den moduan kudeatu dezazun.
Ez dugu inolako iragarkirik erakusten ezta zure erabileraren inolako jarraipenik egiten. Zure mezuak eta zure datuak, soilik zureak dira.
Zure postontzian jasotzen dituzun mezuak beste helbide batera berbideratu ditzakezu. Premium eta Erraldoia planetan zure postontzira bideratzen duten helbide birtualak sortu ditzakezu.
Zure bizitza edota lana antolatzeko egutegi praktikoa eskaintzen dizugu. Eta CalDav euskarriari esker, egutegi ezberdinak sortu eta partekatzeaz gain, kanpo-egutegiak erakutsi ditzakezu.
Web bidezko helbide-liburu dotorea ere baduzu, behar duzun guztiarekin: kontaktu taldeak, CardDav euskarria, zerrendak partekatzeko ahalmena, etab.
PuntuEUS Fundazioak Ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izan dadin egiten du lan.
.EUS domeinuaren bidez, euskara, ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da gure xedea.
PuntuEUS Fundazioa ezagutu