LAGUNTZA

Maiz egindako galderak

Zerbitzua edozeinek erabili dezake. Gaur egun posta elektronikoa edo bulego digitaleko tresnak erabiltzen dituen, edo erabiltzen hasi nahi duen, edonork: ikasle batek, irakasle batek, autonomo batek, elkarte batek edo enpresa txiki batek. Tresna erabilgarria, segurua eta euskalduna behar duen edonorentzat dago ni.eus.

Doako kontu bat edo ordainpeko kontu bat sortu dezakezu. Hasteko doakoa sortu dezakezu eta gero ordainpekora pasa nahi baduzu. Horretarako, formulario sinple bat betetzea besterik ez zaizu eskatuko.

Bai, oinarrizko funtzionalitateak erabiltzeko ez da kuotarik ordaindu behar. Erabilera zabalagoa emateko eta tresnari probetxu gehiago ateratzeko, ordea, Plan Aurreratua eta Taldeko plana sortu ditugu. Ezagutu abantaila guztiak!

Doako Planarekin @ni.eus kontu bat izan dezakezu (adibidez, zureizena@ni.eus). Plan Aurreratuarekin eta Taldekoarekin, berriz, zure domeinua izango duuzu, horrela, zure izena edo enpresarena daramaten kontuak sortu ditzakezu: adibidez, zureizena@zuredomeinua.eus.

Taldeko planean beste bi kontu gehitu ditzakezu. Horretarako, hiru bide dituzu:

  • Lehendik dagoen kontu bat ekarri: ni.eus-eko beste erabiltzaile bat taldera batzea.
  • Norbait gonbidatu: ni.eus-en konturik ez duen bati taldean sartzeko gonbidapena bidaltzea.
  • Erabiltzaile berria sortu: taldearen barruan helbide berri-berri bat zuzenean sortzea.

Nextcloud bulego birtualeko hainbat funtzionalitate biltzen dituen sistema integrala eta pribatua da; edozein erakundek bere egunerokoan bete behar dituen zereginak modu kolaboratiboan eta on-line bete ahal izateko softwarea.

Beste zerbitzu batzuen alternatiba etikoa dela esan genezake. Norberaren hodei propioa, norberak kudeatua sortzeko aukera ematen du, datuen kontrol handiagoa ahalbidetuz. Informazio gehiago nextcloud.eus webgunean.

 

  • Posta-elektronikoa: Ni.eus helbide orokorra erabili dezakezu edo zure domeinuarekin pertsonalizatutako helbidea sortu. IMAP/POP sarbidea.
  • Fitxategi-sistema: dokumentuak hodeian gordetzeko eta partekatzeko sistema segurua.
  • Editorea: Collabora ofimatika sistema, hainbat motatako dokumentuak sortu eta editatzeko: testu- eta kalkulu-orriak, aurkezpenak, diagramak, etab.
  • Egutegia: zure hitzorduak, bilerak eta oharrak antolatzeko tresna erabilerraza, gailu guztiekin bateragarria.
  • Kontaktuen liburua: zure kontaktu pertsonalak edo profesionalak antolatzeko eta sinkronizatzeko aukera.
  • Oharrak: zure eguneroko oharrak jaso eta antolatzeko sistema, norberak edo taldean erabiltzeko.
  • Galdetegiak: inkestak, izen-emateak edo bestelako galdetegiak sortzeko eta kudeatzeko modua, datuak modu seguruan jasoz.
  • Txat eta bideo-deiak (soilik Taldeko planean): elkarrizketak eta online bilerak egiteko aukera, inolako hirugarrenen plataformarik gabe, zure datuak zure esku mantenduz.

Zure datuak Iametzak kudeatutako zerbitzari batean gordetzen dira, eta zerbitzari hauek Europar Batasunean kokatuta daude.  Horrela,  segurtasun eta konfiantza bermea ziurtatzen dugu.

1. Europako legediaren babesa (RGPD)

Zure informazio guztia Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (RGPD) pean dago. Munduko legedirik zorrotzena da hau, eta honakoa ziurtatzen du:

  • Kontrola: zuk bakarrik duzula zure datuen jabetza eta kontrola.
  • Gardentasuna: datuak zertarako erabiltzen diren jakiteko eskubidea duzu (inoiz ez zaizkie hirugarrenei salduko publizitaterako).
  • Eskubideak: zure datuak ikusteko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea erraz erabili dezakezu.

2. Azpiegitura segurua

Zure informazioaren osotasuna bermatzeko, segurtasun neurri aurreratuak erabiltzen ditugu:

  • Backup sistema zurruna: Eguneroko kopia automatikoak egiten dira, ezustekoren bat egonez gero informazioa inoiz ez galtzeko.
  • Zaintza teknikoa: zerbitzariak etengabe monitorizatuta daude sarbide ez baimenduak saihesteko.
  • Hurbiltasuna: datuak gertu egoteak, legedia betetzeaz gain, zerbitzu azkarragoa eta gardenagoa ahalbidetzen du.

Ez kezkatu, zure posta zaharra eta kontaktuak ekartzeko migrazio zerbitzua eskaintzen dugu, zure izenean guztia antolatzeko. Horretarako, jarri gurekin harremanetan formularioaren bidez.

Ni.eus PuntuEus Fundazioaren eta Iametzaren ekimena da. Proiektu hau bideragarria da Azkue Fundazioaren babesletzari esker.

Galdera gehiago dituzu?

Bilatzen duzun erantzuna aurkitzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Zuri laguntzeko gaude hemen.