Zerbitzuaren ezaugarriak

Zure domeinua, zure helbidea

Premium planarekin batera nahi duzun .EUS domeinua hautatu ahalko duzu eta horrela izena@zuredomeinua.eus bezalako posta helbideak sortu ahal izango dituzu.

%100 euskaraz

zerbitzua erabat euskaraz den lehen posta zerbitzua da: bezero arreta, web interfazea, laguntza dokumentuak, bezero-gunea, .EUS helbidea, etab.

Laguntzeko gaude!

Zure kontua konfiguratzeko arazoak dituzu? Gurekin harremanetan jarri eta berehala lagunduko zaitugu. Beti zu laguntzeko prest.

Migrazio erraza

Beste hornitzaile batean zaude? Ez arduratu, guk mugituko ditugu zure posta kontu guztiak, beraien eduki osoa eta zure domeinuaren erregistroa ere.

Behar duzun guztia

IMAP, POP3 eta webmail

Zure postontzira sartzeko protokolo eta tresna ohikoenak eskaintzen dizkizugu, posta zuretzat egokiena den moduan kudeatu dezazun.

Posta mugikorrean

Webmail zerbitzura ordenagailua zein mugikorra erabiliz sartu zaitezke. Eta zure Android edo iOS aparagailuan edozein posta APPa erabili dezakezu.

Egutegia

Zure bizitza edota lana antolatzeko egutegi praktikoa eskaintzen dizugu. Eta CalDav euskarriari esker, egutegi ezberdinak sortu eta partekatzeaz gain, kanpo-egutegiak erakutsi ditzakezu.

Helbide liburua

Web bidezko helbide-liburu dotorea ere baduzu, behar duzun guztiarekin: kontaktu taldeak, CardDav euskarria, zerrendak partekatzeko ahalmena, etab.

Zure datuak, soilik zureak

Pribatutasun bermatua

Zure datuen pribatutasuna bermatzeko neurri ugari hartzen ditugu: posta modu zifratuan gordetzen dugu, SSL komunikazioak une oro, PGP eta Mailvelope euskarria, GDPR, etab.

Goi mailako segurtasuna

Gure posta azpiegiturak maila goreneko segurtasuna eskaintzen du: datu-zentru seguruenak, software plataforma segurua, babes-kopiak Europako beste herrialde batean, etab.

Iragarkirik ez

Pribatutasuna eta iragarkiak ez dira kontzeptu bateragarriak. Guk ez dizugu inolako iragarkirik erakusten eta ez dugu zure postaren analisi estatistikorik egiten. Zure datuak, soilik zureak.

Aparteko gehigarriak

SPAMaren aurkako babesa

Zure postontzia garbi mantentzeko teknikarik aurreratuenak erabiltzen ditugu. Ez galdu denborarik zaborra kudeatzen, zure segurtasuna zaintzen dugu.

Erantzungailu automatikoa

Zure helbidera idazten duen edonork, zuk aurrez ezarritako mezua automatikoki jasoko du. Oporretan edo oso lanpentua zaudenerako oso aproposa.

Berbideraketak

Zure postontzian jasotzen dituzun mezuak beste helbide batera berbideratu ditzakezu. Premium eta Erraldoia planetan zure postontzira bideratzen duten helbide birtualak sortu ditzakezu.

Landing page sortzailea

Zure .EUS domeinuan posta elektroniko bikaina izateaz gain, zure harremanetarako datuak erakusteko web orrialde bat sortu dezakezu.