GIDAK

Egutegia migratu

Egutegia beste tresna batatik ni.eus-era migratzeko, ICS formatuan inportatu behar da. Adibide honetarako, Thunderbird erabiliko dugu.

Thunderbird-eko ‘Egutegia’ atalera zuzenduko gara, eta migratu nahi dugun egutegira zuzenduko gara. Eskuinera dauden hiru puntuak aukeratuko ditugu, eta ‘Esportatu egutegia’ klikatuko dugu.

Esportatzerako garaian, ongi aukeratu ICS formatua.

Ondoren, ni.eus-eko ‘Egutegia’ atalera zuzenduko gara, eta azpiko ‘Egutegiaren ezarpenak’ irekita, ‘Inportatu egutegia’ klikatuko dugu. Esportatu berri dugun ICS fitxategia aukeratuko dugu.

Egutegia migratzeko beste aukera bat da ni.eus e-posta egutegia gordeta dagoen Thunderbird edo bestelako tresnan konfiguratzea da. Modu horretan, kontaktuak ni.eus-ekin sinkronizatzeko aukera egongo litzateke.