Kontaktuak beste tresna batatik ni.eus-era migratzeko, VCARD formatuan inportatu behar dira. Adibide honetarako, Thunderbird erabiliko dugu.
Thunderbird-eko ‘Kontaktuak’ atalera zuzenduko gara, eta migratu nahi dugun helbide-liburura zuzenduko gara. Helbide-liburuaren eskuinera dauden hiru puntuak aukeratuko ditugu, eta ‘Esportatu’ klikatuko dugu.

Esportatzerako garaian, ongi aukeratu VCARD formatua.

Ondoren, ni.eus-eko ‘Kontaktuak’ atalera zuzenduko gara, eta ‘Inportatu’ klikatuko dugu. Esportatu berri dugun VCARD fitxategia aukeratuko dugu.

