Honi buruz

Ni.eus 2020 urtean sortu genuen,
komunitateari doako posta euskaldun eta segurua
eskaintzeko helburuarekin.

Ordutik 7.000 pertsona eta erakundek
baino gehiagok darabilte.

Ni.eus berritua da eskuartean duzuna, erabilgarritasuna hobetzeko, eta batez ere, egunero erabiltzen dituzun tresnak —fitxategiak editatu, gorde eta partekatzeko guneak, egutegiak, galdetegiak, bideo-deiak— euskaraz eta modu seguruan eskaintzeko.

Zergatik NI.EUS?

01

pribatutasuna

Zure pribatutasun eta datuen konfidentzialtasuna ziurtatzen dugu. Ez dugu daturik saltzen, ezta iragarkirik erakusten ere. Zure mezuak zureak dira.

02

ERRAZA ETA GARBIA

Tresna erraza eta garbia. Diseinu arina eta erabilerraza, kudeaketa intuitiboa eta konfigurazio-laguntza osoa duzu aukeran.

03

EUSKARAZ

Euskaraz, hasieratik. Interfaze osoa euskaraz, eta zure helbide elektronikoa ni.eus domeinuarekin.

04

KOMUNITATEA

Euskarazko ingurune digitala sustatzea dugu xede. Ni.eus euskal ekosistema digitalak garatutako proiektua da.

Zer berri?

NI.EUS berrituan Nextcloud software librea erabili dugu. Nextcloud partikular eta erakundeentzat pentsatutako hodei-plataforma moderno eta segurua da, fitxategiak gordetzeko, sinkronizatzeko eta partekatzeko ez ezik, talde-lankidetza osoa leku bakar batean eskaintzen duena: dokumentuen edizio kolaboratiboa, egutegiak, kontaktuak, txata eta bideo-deiak barne.

Posta-elektronikoa: Ni.eus helbide orokorra erabili dezakezu edo zure domeinuarekin pertsonalizatutako helbidea sortu. IMAP/POP sarbidea.

Fitxategi-sistema: dokumentuak hodeian gordetzeko eta partekatzeko sistema segurua.

Editorea: Collabora ofimatika sistema, hainbat motatako dokumentuak sortu eta editatzeko: testu- eta kalkulu-orriak, aurkezpenak, diagramak, etab.

Egutegia: zure hitzorduak, bilerak eta oharrak antolatzeko tresna erabilerraza, gailu guztiekin bateragarria.

Kontaktuen liburua: zure kontaktu pertsonalak edo profesionalak antolatzeko eta sinkronizatzeko aukera.

Oharrak: zure eguneroko oharrak antolatzeko sistema arin eta grafikoa, norberak edo taldean erabiltzeko.

Galdetegiak: inkestak, izen-emateak edo bestelako galdetegiak sortzeko eta kudeatzeko modua, datuak modu seguruan jasoz.

Txat eta bideo-deiak (soilik Taldeko planean): elkarrizketak eta online bilerak egiteko aukera, inolako hirugarrenen plataformarik gabe, zure datuak zure esku mantenduz.

BETA bertsioa hobetzen lagundu!

NI.EUS-en BETA bertsioa argitaratu dugu erabiltzaileek plataforma lehen eskutik probatu eta zuen esperientzia gurekin partekatzea nahi genukeelako. Fase honetan, zuen ekarpenak funtsezkoak dira zerbitzua findu, hobekuntzak proposatu eta funtzionalitate berriak garatzeko. Izan zaitez proiektuaren parte eta lagundu iezaguzu tresna borobiltzen.