Webgunearen erabilera baldintzak

Azken eguneraketa: 2020ko Martxoaren 1

guebs cloud hosting, SL (aurrerantzean, ) erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.

Jabetza intelektuala

da webgune honen jabea, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.

Bermerik ez izatea eta erantzukizunetatik aske geratzea

Erabiltzaileak webgunetik edozein eduki deskargatzen duenean, bere erantzukizunpean dihardu eta askatasunez hori onartzen du. Hortaz, erabiltzaileak beren-beregi askatzen du erantzukizun guztietatik, kalte-galerak gertatzen direnerako, kalte-galera horiek edozein motatakoak izanik ere.

Datu babesa

-ek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra 2016/679 betetzen du. Beharrezkoa denean bakarrik biltzen ditugu zure datuak, behar direnak soilik, eta egiten dugun orotan haiei egindako trataeraren berri emango dizugu, baita zure eskubideez ere.

Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu esteka honetan.

Loturak edo estekak

Webgune honetan agertzen diren estekak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.

Cookiei buruzko informazioa

Web gune bat bisitatzen duzunean zure ordenagailuak gordetzen diren datu-zati txikiak dira cookieak. Webgune horretara sartzen zaren hurrengoetan, webguneak datu-zati hoiek berreskuratu eta irakurri ditzazke.

-en behar beharrezkoak diren cookieak soilik erabiltzen ditugu.

Cookie teknikoak

Gure webgunearen funtzionamendua posible izateko nieus_cookie eta nieus_settings cookie teknikoak erabiltzen ditugu. Bezero-gunera sartu eta saioa irekita mantendu ahal izateko, tkns sesioa cookiea ezartzen dugu.

Webmail interfazera sartzeko inprimakian Gogoratu nazazu aukera markatzen baduzu, zure saioa denbora luzez irekita mantendu ahal izateko gogoratu-nazazu cookie teknikoa ezartzen dugu.

Azkenik, posta zerbitzuaren webmail interfazera sartzen zarenean, erabiltzen dugun kode irekiko Roundcube aplikazioak, hainbat cookie tekniko erabiltzen ditu: roundcube_sessauth, webmailsession, language, roundcube_cookies eta roundcube_sessid.

Analisi cookieak

Gure webgunea jasotzen dituen sarrera kopurua eta haien jatorria ezagutu ahal izateko, kode irekia den Matomo softwarea erabiltzen dugu, zeinek analisi motako zenbait cookie erabiltzen dituen: guztiak _pk_ hitzarekin hasten dira.

Posta elektroniko eta domeinu zerbitzuen erabilera baldintzak

Webgunearen erabilera baldintza hauek ez dituzte -ek eskaintzen dituen posta elektroniko edo domeinuen erregistro zerbitzuak arautzen. Aipaturiko zerbitzuen erabilera Zerbitzuen Kontrataziorako Baldintza Orokorretako baldintzek arautzen dute.

Edukiak eta erabilera-baldintzak

Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean sartu den unearen arabera, une horretan indarrean dauden erabilera baldintzak bete beharko ditu; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.

Jurisdikzio-eskumena

Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.